XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) lenbizi andre-gaia aukeratu bear da, eta askoren aukeradun izan arren, nere begi-tximistak zugana jo dute (Buru igiakin erakutziko du ez duala irakurtzen bere gogoz).

Nerekin Xabier'ekin bañon obeto izango zera.

Irabazi aundia det aberats askoren diru-zaindari izateakin.

Gañera, dakizun bezela, zuen baserri-etxeko ardurea ere nik det, ta beraz, zuen zoriona nere eskuan dago.

Erantzun lenbailen, Iziartxo, baietz esanaz ta atsegintegian sartuko dezu
Zure maitari
DOLLORTEGI'TAR GORGONIO.

(Izketan) !¡Ez, da ez, da ez!!... (Lurrera botatzen du idazkia amorruz)....

Lainotsu asi da gaurko eguna, ta lainotsu amaituko dala uste det... ¡Gorgonio!!....

¡Gorgonioren diruakatik Xabier'txori utzi!... ez, Jaungoikoak nai ba du... ¡Bestelakua da!....

(Begiratzen du zugaztiko bide aldera)... ¡Ene!... Andre Joxepa dator... Gorde dezadan idazkia.

(Gordetzen du)....

Zer esan ote dio Apaiz jaunak!....

¡Xabier!... Urte asko igaro ditugu alkarrekin anai arrebak bezela, ta anai-arrebatzat gauzkate guztiak, guraso baten seme-alabak izan gabe... Izango ote gera egunen batean senar-emazteak!.

Ori da nere naitasun osoa, eta berarena ere ala izan bear du.